miércoles, 18 de mayo de 2011

M-15 mugimenduko kanpaldiak beste hiriburuetara zabaldu dira

 Hemen daukazue azken egun hauetan zer esana ematen ari den gai baten inguruko testua, argia aldizkaritik hartua. Irakurri eta azal ezazu zure iritzi edo hausnarketa.
2011-05-18

handitu txikitu

Bilboko bilkura bart arratsaldean
Astearte goizaldean poliziak Madrilen hasitako kanpaldia desegin eta gero, bart gauean protesta eta kanpaldi gehiago izan dira Espainiako Estatuko hainbat hiriburutan. Madrilen ehundaka lagunek igaro dute gaua Puerta del Sol plazan, poliziak inguratuta. Bestalde, kanpaldi jendetsuak egin dira Bartzelonan, Sevillan eta beste zenbait lekutan. Euskal Herrian ere bilkurak egin dituzte eta larunbata bitartean deialdi gehiago iragarri dituzte. Joan den igandean Democracia Real Ya! plataformak egindako bilkuren segida dira protesta eta kanpaldiok, politikariei “nazkatuta eta haserre” daudela adierazteko.
Bilbon, Arriaga plazan gazte ugari bildu zen atzo arratsaldean eta asanblada egin zuten; ondoren ziento erdi lagunek gaua igaro dute bertan eta protestarekin segitzeko asmoa dute. Iruñean eta Donostian ere sare sozialen bidez (Twiterren #acampadadonostia eta #acampadapamplona etiketak erabiliz, besteak beste) gaurtik aurrera kanpaldiak egitera deitu dituzte herritarrak, arratsaldeko 20:00etan hasita, Donostian Boulevardean eta Iruñean Udaletxe plazan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario